Atzo uda hasi zen

Atzo uda hasi zen, ta udako solztizioa ospatzeko tradizioa den San Juaneko jaia ospatu egiten da suteak egiten eguzkiari indarra emateko, hortik aurrera gero eta gutziago distiratzen baitu.

Lagunekaz egon gabe denbora asko neraman eta atzo San Juanetara joan baino lehen gure kuadrillako “centro neuralgico” den lokalatik pasatzeko aprobetzatu nuen. Lokalera hil egingo zituzten katu txiki batzuk ekarri dituztela esaten didate, geroago konbertsasio ezberdinak ditugu, batzuk absurdoak “juego de tronos” seriari buruz, beste batzuk azterketei buruz eta abar.

Gero San Juanera goaz eta ailegatzean airean zerbait ezberdina arnasten dela konturatzen naiz, jendea beste zapatuekin konparatuz inhibizio gutziagorekin eta askatuago ikusten ditut.

Eta bapatean, nire buruak 2.000 urte iraganera bidaiatzen ditu eta eserita geunden leku horretan aintzinako euskaldunek burutzen zuten ospakizunak eta dantzak imaginatzen ditu; Zorginak sute erraldoi baten inguruan biluzik dantzatzen ikusten ditut, iluntasunak inspiratzen duen grinas eta suak inspiratzen duen kemenas lagundutako akelarreak burutzen; pertsona gazte eta zaharrez osaturiko klanak ikusten ditut denak batera afari ugari  baten plazerra famili artean gozatzen, euren eguneroko betebeharrak egun horretan ahazten; gazte taldeak ikusten ditut euren sentsuak, pentsamenduak eta pertzepzioa beste dimentsio batetara eramango dituzten perretxikoak jaten, musika tresna eta melodia berriak eratzen euren sormen prozesuan.

2014-ra bueltatzen naiz eta ohartzen naiz San juaneko jaiaren rola urteetan zehar aldatu egin ez dela, ta nire lagunetan fijatzen naiz; Batek patxarana edaten eta berbenaren aurrean “apurtzen”, beste batzuk txosnagunaren aurrean tragu bat edaten lasai lasai, lagun batekin etorkizunean egiteko proiektu eta bidaietaz ari naiz, beste batekin “de los viejos tiempos” hitz egiten hasten naiz, berbenan Eskorbuto-ko “Cuidado” abestia entzuten da ta lehenengo filara goaz kantatzera gu baino 4 urte txikiagoak diren generazio berriekin.

Eta han, San Juaneko zelai eta txosnaguneetan neure burua ikusten dut denbora askotan ikusten ez nuen herri ezberdinetako pertsonekin berba egiten, gure bizitzan zer egin dugun ta zer egin nahi dugunari buruz berba egiten, geure bizitzan bete nahi ditugun ametsetaz, gure pasioetaz…

Eta han; gauaren iluntasunean murgilduta, nire bizitza  hainbeste kondizionatu duten eta hainbeste kondizionatu ditudan pertsonen artean eta udako hasiera ekartzen duen alaitasunaren aurrean… bapatean sentitu izan nuen… segundu bakar bat iraun zuen arren,  bake eta ongizate uhin bat nire gorputza oinetatik burura zeharkatzen sentitu nuen.

Eta segundu hartan konturatu nintzen nire aberria aurkitu nuela, munduan gustura sentitzen zaren lekuan dago aberria.

Eta segundu hartan ohartu nintzen askatasuna aurkitu nuela, keskatzeari ustea zen askatasuna.

Zoriontasuna han aurkitzen dela diote.

Anuncios

About Ander Urkijo

"Si la libertad significa algo, será, sobre todo, el derecho a decirle a la gente aquello que no quiere oír."

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: